XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elgoibar.

(...) pikadore ta banderillero ugari ditut aldamenean kuadrilla egiñaz; baño oraingo ontan Kutxaresek baño kiebro elegantiaguak egiñaz, plaza'ri bira emango diot.

Agur ba aspaldiko irakurle.

ELEIZKIZUNAK.

- Juan dan igandean koldobikatarrak izan zuten illeroko jaunartzia.

Gazte sail biñaña urreratu zan aingeruen janaria artzera.

Gaztedi onen buruzagi, Jaka jauna izentatu dute.

Zorionak ta gogor lan egin, premia badago eta.

OR EMEN.

- Lekeitio'n egun batzuk igaro ondoren etxeratu da Arregi'tar Gotzon bere seme ta emazteakin.

- Emen agurtu genuen euskaltzale ta abertzale azkarra dan, Mokoroa'tar Lurdes.

- Aspaldian etxeratuta egon ondoren, kalean ikusi degu Isasmendi'tar Joxepa.

- Errenderi'tik Kortaberria'ar Agustiñe.

DONOSTIA'N.

- Juan dan ostegunez izandu giñanok ziero zoratuta etorri giñan.

¿Nola ez alako jai aberkoia ikusita?....

Zorioneko zaudete Donostiko abertzaleak.

IRUN'A.

- Emengo abertzalien artean poz aundia dago datorren illen bian izango diran jai aberkoietara juateko.

Batzokian dagon erreskada gora dijua.

Orregatik uste degu bi berebill juango dirala.

KENDU.

- Mokoroa izenakin ezagutzen dan ziñegotzia kendu egin du gobernadore jaunak.

Sanjurjo arazuaz zerbait esan zuala ta Sosolistuak denuntzia sartu zuten.

Datorren illetik aurrera goratada ederra egingo du Demokrasia ta Libertadia.

ESKERRAK.

- Ixaka ta Mirentxuri milla esker nerekin gogoratu diralako, batez ere Mirentxuri.

Nere andregai Margaritak esan dit zuri esateko Altzean erregalua bakarrik artzen duala ta beste guziai milla esker.

ABERRI.